Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gure garaian arropa gutxiago erabiltzen zen, ez ziren arropa kate handiak existitzen"

Alex Erretegui 2025ko ots. 4a, 08:52

Esti Urbieta elkarrizketatu dugu arroparen kontsumoa jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik, galtza eta kamixeta pila bat dauzkat, ez nuke jakingo esaten baino asko, behar ditudanak baina askoz ere gehiago seguru. Azkenean, hainbeste dituzu eta beti berdinak erabiltzen dituzu, bata garbitzen duzunean, plantxatu eta berriz ere gainean janzten duzu, eta azkenean berrienak eta goian daudenak janzten ditugu, eta hor dabiltzanak atzera eta aurrera bueltak ematen urtero denboraldiz aldatzen ditut negutik udara eta udatik negura baina jantzi gabe eta horrela arropa pila bat.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gure garaian arropa gutxiago erabiltzen zen, ez ziren Zara, mango eta horrelako kate handiak existitzen, internet ere ez, txinatar plataforma horiek ere ez eta Mauro eta horrelako jendea ere ez. Dendak eta merkadilloak egoten ziren, ez zegoen gehiago eta ez ginen arropaz hainbeste aldatzen; gero ere, bai modak eta horrelako gauzak ez ziren hainbeste jarraitzen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?  
Beharragatik ez da, baina berez moda ere ez da, baina gaur egun arropa hain eskura edukitzerakoan, eta merke dagoenez errazago erosten dugu, ez espezialki moda bat jarraitzeagatik ,baina behar baino arropa askoz ere gehiago daukat.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, bueno, azkenian ingurumena dela ez dakit, baina badakit adibidez arroparen tintea eta horiek denak oso kontaminanteak direla, gero ere zaborra pila bat generatzen dugu. Baina arropa beste bateri ematen badiozu aprobetxatu egiten da, guk lagunen artean ematen diogu arropa elkarri. Gauza bat da arropa merke hori fabrikatzeko Asiako toki horietan ibiltzen dituzten tinteak eta horrelako gauzak oso kontaminanteak dira, eta lan egiteko eskubidea jende horiei ez da betetzen.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Egia esaten badizut ez, bigarren eskuko arropa ez dut inoiz erosi eta batzutan gauza bat gustatzen zaidanean badaukat kontzientziko karga eta pixkat egoten naiz zai erosteko, baina ez diot buelta ematen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide