Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik, ariketa eginez gero ikusten da, arropa guztia ez dela beharrezkoa eta gehiegi erosten dugula. Daukagun arropa gehienetan ez dut dena janzten nire egunerokoan.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Nik 14-15 urte nituenean ez neukan orain daukadan arropa kopurua. Gaur egun eskaintza askoz handiago dago eta horren ondorioz gehiegi erosten dugu.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Batzuetan arropa beharrezkoa delako baina gehienetan modari garraitzeagatik.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai arazoa da baina internet bidez edo sare sozialak beti ikus dezakegu modarekin gora eta behera gabiltza, nire uste horregatik erosten dugula erropa asko.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, bigarren eskuko arropa badaukagu lehengusuena eta anaiena; hala ere, arropa gehiegi erosten dugu.