Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Ongi kontserbatutako produktuei bigarren aukera bat eman behar zaie"

Martin Gabiña 2025ko ots. 4a, 08:58

Intza Gabiña elkarrizketatu dugu jakiteko zer iritzi daukan moda eta arroparen kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire ustez, nik arropa gehiegi daukat, benetan erabiltzen dudana baino gehiago. Nire arropa guztitik, erdia baino ez dut erabiltzen. Ondorioz, uste dut gehiegi erosten dugula, eta, azkenean, denbora gutxian arropa baztertu egiten dugula. Behar dugun baino gehiago daukagu.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez da denbora asko pasa 14 urte nituenetik, baina, esango nuke gaur egun gero eta gehiago erosten dugula pentsatu gabe eta kontsumo handia egoten da, behar dena baino gehiago.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Askotan moda jarraitzeagatik erosten dugu beharragatik baino, normalean ez dugu behar hainbeste arropa. Esan bezala nire arropa guztiaren erdia erabiltzen dut, asko moda jarraitzeagatik erosi izan ditut, moda pasatakoan ez ditut gehiago erabili.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Gaur egungo kontsumo masiboa arropa gehiago ekoiztea egiten du, eta, jendeak askoz ere gehiago erosten du, hala ere, ez du esan nahi gehiago janzten diren arropa erabiltzen dela. Aspaldi, agian eroste zenuen kamiseta bat eta 10 urte irauten zuen zaintzen eta garbitzen bazenuen. Familiek hauen arropa bere txikiei ematen zizkien, eta, gaur egun arropa hori ez da inorengana iristen eta kontsumoak eta ekoizpenak handitu egin dira, arropa hori zakarretara joaterakoan ingurumenari kalte egiten dio, birziklatu beharrean, zakarrontzira botatzen da eta ingurumenean eragin handia du.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Nik adibidez, aplikazio bat erabiltzen dut neure arropa zaharra saltzeko eta horrela dirua irabazten dut eta horrez gain, arropa hori berrerabili egiten da, eta, ez da armairuan geratzen edo zakarrontzian. Baita ere, bigarren eskuko arropa erosten dut, iruditzen zait ondo kontserbatutako produktuak, arropa hauei bigarren erabilera bat eman ahal zaio.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide