Jendeak arropa pila bat izaten du beraien armariotan. Batzuk arropa dena janzten dute eta beste batzuk ez dituzte jartzen %82a.
Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Normalean gehiegi daukagu, baina nire kasuan %80 bat janzten dut.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, guk arropa gutxiago genuen, orduan aukera gutxiago egoten zen arropa erosteko.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Modari jarratzeagatik izaten omen da gehienetan.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arroparen industria kontaminatzaile galanta da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Nik gehienetan beharrezkoa bakarrik erosten dut.