Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Nire ustez, gehiegizko arropa daukagu"

Jon Hernandez 2025ko ots. 4a, 09:03

Eva Garciarekin izan dugu elkarrizketa bat moda eta arropa kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire ustez, gehiegizko arropa daukagu. Berria erosten dugu eta ez duguna erabiltzen mantendu egiten dugu gure armairuetan.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Guk ez genuen hainbeste arropa eta oinetakorik. Astean zehar eskolako arropa erabiltzen genuen eta asteburuan beste bat, eta oinetakoekin berdin, oinetako batzuk genituen. Gaur egun gazteek arropa gehiago daukate.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienbat, moda delako. Gaur egungo gazteek oso influentzatuta daude internetengatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ustez, bai arropa egiteko enpresak behar dira eta hauek energia eta lehengaiak behar dituzte arropa egiteko. Dena kate bat da, energia lortzeko kutsatu behar da eta arropa egiteko segun ze material den oso kutsakorra da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Etxean saiatu egiten gara beharrezkoa denean bakarrik erosten. Batzuetan lehengusuekin truke egiten dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide