Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik 40 bat kamiseta-galtza ditut, baina azken sei hilabeteetan erdia edo gutxiago erabili dudala esango nuke. Horrekin ondorioztatu dezaket behar dugun arropa baina gehiago edukitzen dugula, behin edo behin erabiltzen ditut, baina ez askotan.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, esango nuke gure garaian arropa gutxiago edukitzen genuela, behar genuena eta listo.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik esango nuke, gaur egun beharraz aparte modak asko egiten duela eta gaur egungo gazteek modagatik erosten dute gehien bat.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, hemen inguruetan ez da asko nabarmentzen, baina fabrikatzen diren herrialdeetan ingurumena kutsatua ikusten da, gainera arropa fabrikatzen den leku askotan langileen esplotazioa egoten da eta umeen esplotazioa ere. Arropa asko kontsumitzen da eta gero ez dago berrerabiltzeko edo bigarren mailako arropa eskatzeko ohiturarik, eta horrek hondakinen kantitatea handitzen du.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez ditugu hartu, egokiena izango zen hartzea baino ez ditugu hartu. Normalean arropa behar denean erosten dugu baina askotan erortzen da kapritxoren bat edo beste.