Arropak gizarte honetan garrantzi handia du. Moda edo behar dugulako erosten dugu baino argi dago arropa asko kontsumitzen dugula. Zenbat kamiseta eta galtza dituzu?
37 kamiseta eta 21 galtz.
Horietako zenbat jantzi dituzu 6 hilabete hauetan?
Galtzak gehienak, eta kamisetak erdiak, uda bukatu delako, bestela denak erabiltzen ditut urtean zehar.
Zer konklusio ateratzen duzu datu hauekin?
Janzten dudan arropa klimaren arabera dela eta nire arropa guztia erabiltzen dudala.
Zuk uste duzu daukazun arropa guztia behar duzula?
Daukadan arropa guztia ez dut behar kamiseta eta galtz batzuekin balio dit, baina beste gauza bat da ez egunero garbitzen egotea beste arropa jantzita.
Zuk usten duzu 14-15 urterekin arropa multzo hori dena zenuela?
Ez.
Zergatik uste duzu arropa erosten dela, behar dugulako edo modarengandik?
Gehienbat behar dugulako, baina batzutan modarengandik. Gainera nire arropa gehienak 10 urte baino gehiago ditu, ez dut arropa botatzen puskatuta egon arte.
Zuk uste duzu arropa erosteak ingurumenari kalte egiten dionik?
Bai, bizitza konsumoan, janari enbasatu kontsumoan bezala, dauzkagun etxeak bezala etabar. Behar, behar ez dugu ezer behar.
Hartu duzu neurririk etxean arroparekin? Adibidez bigarren eskuko arropa erosten.
Ez, baina nire arropa bigarren eskukoa izango balitz bezala da 10 urte baino gehiago ditu.
Beharrezkoa denean erosten duzu arropa?
Bai, eta ez denean beharrezkoa kapritxo bezala erosten dut, eta oso gutxitan hiru aldiz urtean edo gutxiago.