Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Modari kasu egiten diogu"

Julen Hermosa 2025ko ots. 4a, 09:12

Naroa Leonet elkarrizketatu dugu arropari buruzko bere iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Orokorrean, dauzkadan alkandora eta kamixeta guztiak kontuan hartuta, negukoak eta udakoak, edukiko ditut, 35 bat, baina azken 6 hilabetetan erabili ditut 15, beste guztia soberan edukiko nuke; konklusioa, ez genukeela hainbeste behar, baina modari kasu egiten diogula eta erosi egiten dugula.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, haibeste ez, baina bagenituen dezente.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gure kasuan beharragatik erosten dugu, baina askotan, kasu honetan adibidez ikusita zenbat kamixeta dauden armairuan sartuta, modarengaitik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Zenbat eta gehiago kontsumitu orduan eta gehiago kutsatzen dugu, orduan bai, fijo hori horrela da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu inongo erabakirik hartu, baina agian hartu beharko genuke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide