Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Sarri pentsatzen dugu arropa gehiegi daukagula, baina erosten jarraitzen dugu"

June Etxabe 2025ko ots. 4a, 09:14

Iñaki Etxabe izan dugu gurekin ,modaren inguruan prestatu ditugun galderak erantzuteko asmoarekin.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Orokorrean, arropa gehiegi daukagu. Erostera joaten garenean pentsatzen dugu beharrezkoa dela baina gero batzuetan konturatzen gara alferrik erosten dugula, zeren eta ez dugu erabiltzen, eta horrela pilatzen joaten zaigu arropa asko.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Arropa gutxiago erabiltzen genuen. Orduan ere falta ez zegoen, baina, gure gurasoek hobeto kudeatzen zutela iruditzen zait, behar beharrezkoa zena. Egia da familia bakoitzak ekonomikoki desberdin jokatzen duela, batzuek behar beharrezkoa bakarrik erosten dute eta besteek behar ez dena ere bai.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Hasiera batean erostera joaten gara behar dugula pentsatuz baina batzuetan kapritxoz ere erosten da eta sarritan begiratzen zaio modari eta baita markari ere urtero aldatzen baita. Etxean beharrezkoa denean erosten dugu, baina esan beharra dago batzuetan gauza berrien tentazioan erortzen garela.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, ingurumenarentzat kaltegarria da, ze erabiltzen ez diren arropak askotan zabortegietan amaitzen dute. Hori ekiditeko bigarren eskuko arropa erabiltzea izango litzateke irtenbideetako bat, dena den, normalean berria erostea nahiago izaten dugu. Norberak berea den arropa izatea nahiago izaten duelako.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, sarri pentsatzen dugu arropa gehiegi daukagula baina erosten jarraitzen dugu beharrezkoa dela pentsatzen, nahiz eta batzuetan beharra baino gehiago kapritsoz izaten da. Azkenik, aipatu ilobek pasatzen dizkiguten arropak aprobetxatzen eta bigarren bizitza bat ematea saiatzen garela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide