Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Nerabeek, gehiago erosten dute modari jarraitzeagatik"

Emma Celada 2025ko ots. 4a, 09:17

Patricia elkarrizketatu dugu arroparen konsumoari buruz daukan jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Adibidez, nik 15 bat galtza ditut gutxi gorabehera, txandala eta bakeroak kontuan hartuz. Nik neuk denak jartzen ditut, nire etxean arau bat dudalako: jantzi bat sartzen bada, erabiltzen ez den beste bat atera behar da, gure neurrikoa ez dena edo bestelakoak direla; ez dugu arropa pilatzen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Bai, nik neuk orain daukadana baino arropa gehiago baneukan.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez, nerabea zarenean, gehiago erosten dituzu modari jarraitzeagatik eta zer pentsatuko duten besteak kontuan edukitzean, aldiz urteak aurrera joan ahala, beharrez gehiago erosten da, diruaren beste pentsamolde eta balio bat dagoelako.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, zeren, azkenean, jantzi bat sortzeak, ingurumenari erabat eragin diezaioketen fase batzuk baitaramatza, eta gero eta arropa gehiago sortzean, asko eragiten du. Gero eta denda gehiago daude, eta arropa gehiago sortzen da, eta horrek ez dio batere laguntzen ingurumenari.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, nik aspalditik erosten dut Vinteden. Lehenik eta behin, Caritasi edo arropa-edukiontziei eman genien, baina orain nahiago dut bigarren erabilera bat eman, nahiz eta jantzia oso hondatuta egon, bota edo birziklatu edo dena delakoa egin, baina bestela Vinteden saldu eta beste norbaitek gehiago erabil dezake.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide