Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Askotan, modari jarraitzeagatik erosten da arropa"

Lore Noriega 2025ko ots. 4a, 09:21

Itziar Epelde elkarrizketatu dugu arroparen kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Orain ez naiz hasiko daukadan arropa guztia zenbatzen, baino egia da daukagun arroparen erdia, nere kasuan behintzat, ez dela maiztasun handiarekin erabiltzen. Normalean armairuan arropa gehiegi daukagu dauzkagun beharrentzat eta nire ohituren arabera behintzat ez naiz gehiegi aldatzekoa. Orduan nire armairuan dauden gauzen erdiak beste norbaiti eman, edo, ez ditut behar.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gu gazteak ginean normalean, edukitzen genuen, txandalen bat, eta gero bakero batzuk eta ez gauza gehiegi, aukera gehiegi ez zegoen. Eta, ba hori garbitu eta aldatu, bueno egia da, baita ere, zegoen industria, moda industria edo esango dugu, fast-fashion, konsumo merkeagoa da, denontzat irisgarriagoa da, baino egia da kalitatea ez da hain ona, ez dakit zenbateraino zaintzen diren tejidoak etabar. Gutxiago produzitzen zen,  gutxiago geneukan eta ez genuen hainbeste arropa aldatzen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Egia esan, askotan modari jarraitzeagatik erosten da. Egia da, gure etxean ez dagoela arropa kontsumo handirik, esango nuke batazbestekoa baino gutxiago. Sorte bastante daukagu aspalditik, bueno batez ere seme alabak txikiak zirenean, arropa asko jasotzen genuen inguruko jendearena, eta orduan, ez dugu gehiegi erosteko beharrik izan. Orain egia da, nerabe direla, eta orain ez dela hain ohikoa arropa jasotzea, beraiek ere handitzen ari dira eta ez da hain erreza arropa txikia geratzea beraiei baino handiagoak diren jendeari, eta guk jasotzea. Orduan, orain zertxobait gehiago erosten dugu, baino ez gara oso kontsumitzaile handiak.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Baietz esango nuke, askotan entzun izan dut ur pilo bat erabiltzen dela arropa ale bakoitza produzitzeko eta hori uste dut dagoen uran eskasiakin arazo bat dela; eta gero, iruditzen zait, ez produzitzerakoan bakarrik, arropak tintatzeko erabiltzen dituzten produktuak oso kutsakorrak direla, baita ere horiek azkenean itsasora edo errioetara iristen dira. Orduan, iruditzen zait gero eta kontsumo handiagoa, eta maiztasun handiagoakin erosten da, asko produzitzen da, eta gero ez da birziklatzen.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Egia esan, normalean, beharrezkoa denean bakarrik erosten dugu, eta beste izeko edo lehengusu batetik jasotzen dugunean arropa normalean beti aprobetxatzen dugu, orduan saiatzen gara erosketak minimizatzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide