Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa gehiago erostean, gehiago kutsatzen dugu"

Martxel Mantzizidor 2025ko ots. 4a, 09:26

Elisabete Arratibel entrebistatu dugu moda eta arroparen kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik gutxi goranehera 12 kamiseta dauzkat eta galtzak 7 eta azken sei  hilabeteetan pare bat kenduta agian manga motxekoak orokorrean guztiak erabili ditut. Ez naiz kontsumitzaile handia eta beharraren arabera erosten dut. Neure kasuan ez da kontsumismo handia. Baina egia da batzuetan jendeak asko erosten duela eta ez duela arroparen erdia ere erabiltzen beraz ez du hainbeste erosi beharrik.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenuela?
Ez nuen arropa askorik eta gainera askotan arropa erosoa izaten zen, txandalak…  Gurasoak ere diru aldetik ez ziren oso aberatsak izan eta beharraren arabera erosten zidaten arropa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire kasuan esango nuke beharraren arabera dela, zerbait puskatzen zaidanean adibidez zapatilak erosi egiten ditut. Baina orokorrean eta gehienbat gazteetan esango nuke modari jarraitzeagatik erosten dutela.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Izan daiteke, azkenean erabiltzen diren plastikoek-eta kutsadura sortzen dute eta gero eta arropa gehiago erostean gehiago kutsatzen dugu.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez daukagu ohitura bigarren eskuko arropa erosteko, baina alaba handiak txikiari pasatzen dio arropa batzuetan eta nola ez dauzkagun bi seme arropa hori lagunei edo Caritasi ematen diogu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide