Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Ez dugu hainbeste arropa behar"

Nayssam Akrikez 2025ko ots. 4a, 09:28

Mohssin Akrikez entrebistatu dugu arroparen kontsumoari buruz daukan iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu? 
Nik galtzak 20 dauzkat, gutxi gorabehera, eta kamisetak beste 27-30, baina ez dugu hainbeste arropa behar, eta janzten ditut igual 6 edo 10 galtza, eta gero beste denak han dauzkagu. Azkenean erasoenak janzten ditut.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez ez ez, guk 14-15 urtekin janzten genuen lehengusuena, lagunena edo galtzak puskatzen zaizunean petatxoan jartzen genituen. Ez du zerikusirik gaur egun bezala.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut moda jarraitzeagatik, bueno batzuk beharrangatik baina nik uste dut gehiegi erosten dugula.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, nik uste dut baietz gaur egun saltzen da askoz gehiago lehen baino. Orain konbinatzen dugu gehiegi.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu hartu baina nire ustez hartu beharra dagoela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide