Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa beharrezkoa ez denean erostea ingurumenarentzat arazo bat da"

Olaia Yeregui 2025ko ots. 4a, 09:30

Miguel Angel Yeregui elkarrizketatu dugu. Modari buruzko galdera sorta bat egin diogu eta hauek izan dira bere erantzunak.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Jende askok gehiegi dauka, baino nik daukadan dena erabiltzen dudala uste dut. Gainera gustukoa dudana erosten dut, ondorioz asko erabiltzen ditut eta probetxoa ateratzen diet arropa horiei.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez nuen arropa gehiegi, baino nik nahi izaten nuena ematen zidaten eta beharrezkoa zena beti erosten zidaten. Uste dut hori famili bakoitzaren arabera izango dela, izan ere, famili batzuei gauzak sobratzen zaizkie kapritxoak eta beharrezkoak ez diren gauzak erosteko, beste batzuek beharrezkoak diren gauzak erosten dituzte, eta beste batzuek ezin dituzte ezta beharrezko gauzak erosten ez dutelako dirua.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienek, modari jarraitzeagatik erosten dute, urtero aldatzen delako eta gauzez aspertzen garelako, baina nire etxean behintzat, beharrezkoa denean erosten dugu arropa eta nik dakidala, lagunek edo familiak ere berdin egiten dute.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, izan ere, arropa asko, kapritxo bezala erosten dena bereziki, erabili gabe geratzen da, basuretan botatzen dira eta dirua gastatzen da ezertarako, ez zaie probetxu hori ateratzen eta denbora pasata ez zaizkizu gustatzen, ondorioz, arropa beharrezkoa ez denean erostea, ingurumenarentzako arazo bat dela iruditzen zait.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Guk, etxean, bigarren eskukoak ez ditugu erosten, baino beharrezkoa denean erosten saiatzen gara. Baina batzuetan, erostera joaterakoan, beharrezkoak ez ditugun gauzak erosten ditugu interesanteak iruditzen zaizkigulako, edo pentsatzen dugu beharrezkoa dela eta gero ez da hain beharrezkoa. Batzuetan gerta daiteke pentsatzea asko erabiliko duzula eta gero ia ez erabiltzea eta beste hainbat gauza gerta daitezke, baino gu saiatzen gara hau dena ez egiten eta beharrezkoa denean soilik erosten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide