Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan.
15 erabiltzen ditugu eta 36 ez ditugu erabiltzen.
Zer ondorio atera duzu?
Arropa gehiegi daukagu baina gehiena lehengusina edo lehengusuengana joaten da.
Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa gehiegi dugu, batzuk beharrezkoak dira baina gehienengoa soberan geratzen da.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nire garaian geneukan dena erabiltzen nuen eta ez ziren asko, zortzi bat konjunto eta kito.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Batzutan beharragatik erosten dugu baina beste batzutan arropa moda jarraitzeko erosten dugu arropa gehiena.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, zeren eta arropa egiteko ohial gehiegi erabiltzen da eta asko ez dira erabiltzen.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, bigarren eskukoak erabiltzen ditugu eta bestela birziklatzera botatzen dugu. Gainera gure lehengusinei eta lehengusuei ematen diegu beste bizitza bat emateko.