Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa horiek plastikoa besterik ez dira"

Noa Artetxe 2025ko ots. 4a, 09:37

Rakel Benitez elkarrizketatu dugu, arroparen kontsumoari buruz hitz egiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun, eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan.
Sei kamiseta ditut, sei horietatik denak erabiltzen ditut. Eta zazpi galtza ditut, eta horietatik bat edo bi ez ditut erabiltzen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela? 
Ez, nik hamalau, hamabost urte nituenean, oso arropa gutxi neukan. Orduan bai neukan beharra.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Bueno, momentu batzuetan beharragatik erosten dugu. Baina orokorrean, modari jarraitzen diogu eta aldi berean, gustuko gauzak erosi…Orokorrean plazerragatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai. Iruditzen zait “lowcost” marka asko daudela oso material txarrekin eginak. Batez ere, Temu, Shein, Aliexpress…Arropa horiek plastikoa besterik ez dira.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, betidanik gustatu izan zait bigarren eskuko arropari bigarren bizitza bat ematea.  Arropa hauek erostea asko gustatzen zait, bai internetez eta bai Emausen. Oporretara joaten naizenean, beti saiatzen naiz horrelako denda bat bilatzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide