Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Orain daukadanaren erdia ere ez neukan"

Uxue Lavisiera 2025ko ots. 4a, 09:42

Mari Blanquez elkarrizketatu dugu, moda eta arroparen kontsumoaz daukan iritzia jakiteko.

Hasteko, ariketa batekin hasiko gara: konta dezagun, adibidez, zenbat kamiseta edo praka dituzun (mota guztietakoak) eta, ondoren, horietako zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Daukadanaren erdia ere jantzi ez dudanez, uste dut gehiegitxo daukagula pixka bat gutxiagorekin ere hobeto egongo ginateke.

Uste duzu zuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa zenuela?
Ez, orain dudanaren erdia ere ez nuen, agian orain dudanaren % 25, baina ezetz uste dut.

Zergatik erosten dugu arropa, premiagatik edo modari jarraitzeagatik?
Bada, erdia eta erdia beharrez esango nizuke, jantzi jakin batekin eroso sentitzen garelako, orduan gauza bera ulertzen dugulako, eta beste batzuetan munduaren joerari jarraitzeagatik ere bai.

Zure ustez, arropa gehiegi kontsumitzea arazo bat da ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, ditugun baliabide guztiekin amaituko dugulako.

Zuek neurriak hartu dituzue etxean hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskuko arropa erosten edo beharrezkoa denean bakarrik erosten?
Oraingoz bigarren eskuko erosketarena ez dugu erabiltzen, baina ez dut baztertuko, baina nahiago dugu behar denean bakarrik erosi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide