Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arroparen industriak asko kutsatzen du"

Aitzol Segurola 2025ko ots. 4a, 09:48

Miriam Arakistaini egin diot entrebista berak pentsatzen duena jakiteko arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gehiegi daukagu, daukagun arropa guztia ez dugu behar.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, orain askoz gehiago daukat.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Normalean modari jarraitzeagatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, esaten dutenez arroparen industriak asko kutsatzen du.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Nik bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide