Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
10-11 galtza eta 40 kamiseta. Fraka denak erabiltzen ditut eta kamisetak boladaka, baina azken 6 hiletan denak.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, ezta gutxiago ere, amak erosten zidana justu eta nahi genuena oso gutxitan.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik askogatik, ez zait batere gustatzen arropa erostea.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arazo nahiko larria dela uste dut.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez dugu hitz egin, baina beti saiatzen gara ahalik eta merkeen erosten, eta beti, ahal bada, beherapenetan ez bada beharrezkoa.