Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Zuk aipatu didazun ariketa hori egin eta pentsatzen nuena baino arropa gehiago daukadala armairuan eta gehienak ez ditudala erabiltzen.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, arropa bageneukan baina gaur egun bezala hainbeste ez, aukera gutxiago genituen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut ,dudarik gabe, modari jarraitzeko daukagula.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Dudarik gabe, azkenean fabrikatzeak kutsatu egiten du, ura eta elektrizitatea kontsumitzen dira, eta ondorioa dauka ingurumenean noski.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Saiatzen gara gehiegi ere ez erosten; hau da, beharra daukagunean eta gero erabiltzen dugun arropa familikoei ematen diegu aprobetxa dezaten.