Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Modagatik edo edozerrengatik erosten dugu arropa"

Enara Beristain 2025ko ots. 4a, 10:06

Zuriñe Langarika elkarrizketatu dut arropa kontsumoaren inguruan daukan iritziaz.

Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik uste gehiegi daukagula, ez dugu hainbeste behar. Arropa gutxiago izanda ere, berdin egongo ginen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, lehen beharrarengatik erosten zen eta orain, berriz, moda edo edozerrengatik erosten dugu.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez, kasu gehienetan moda jarraitzearren erosten da arropa.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, eta gainera oso arazo larria dela iruditzen zait.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Gure etxean egia da beharrarengatik erosten dela gehiago, ez dugu modarengatik gehiegi erosten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide