Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa gehiegi daukagu, eta ez beharrarengatik"

Enara Gurrutxaga 2025ko ots. 4a, 10:08

Maialen Lizarralderi egin diot entrebista arroparen kontsumoari buruzko gauzak jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 50 galtza eta kamiseta ditut, azken sei hilabeteetan  horietatik 30 ez ditut erabiliko. Ondorioa da arropa gehiegi daukagula eta ez beharrarengatik.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, orduan gainera astean erabiltzeko arropa mota bat zen oinarrizkoa eta larunbatetan eta igandetan pixka bat bereziagoa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Moda jarraitzeagatik dudarik gabe, beharragatik izango bazen, 5 arropekin nahikoa izango genuke.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, azkenean hainbeste arropa biltzen da eta bukaeran hondakin izaten bukatzen dute.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu neurririk hartu, baina bai saiatzen gara erabiltzen ez dugun arropa zaborretara bota beharrean zabor ontzi berezietara botatzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide