Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik uste dut arropa denboraldika erosi behar dela, baina ez da beharrezkoa arropa astero erostea.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gure garaian ez ziguten hainbeste arropa erosten.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Jende asko dago modarengatik erosten du, baina guk erosten dugu arropa txiki gelditu zaigulako, edo asko gustatzen bazaigu.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Ez, botatzen den arropa gehiago behar duen pertsonek erabili ahal dutelako.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, behar dutenean edo arroparen bar eskatzen didatenean erosten diet.