Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Beharragatik baino gehiago modari jarraitzeagatik erosten dugu arropa"

Iraia De Anta Urbieta 2025ko ots. 4a, 10:13

Koldo Antari egin diogu elkarrizketa arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun , eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 20 galtza ditut, azken bost hilabeteetan 15 ez ditut erabili eta atera dudan ondorioa da, behar duguna baino arropa gehiago dugula.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Dudarik gabe, ez. 14-15 urte nituenean gaur egungo gazteek baina erropa gutxiago genuen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Azken aldian beharragatik baino gehiago modari jarraitzeagatik erosten dugu arropa.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, noski. Arroparen gehiegizko kontsumoak kalte handiak ekar ditzake.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Hartu dugun neurria izan da arropa behar denena soilik erostea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide