Inauteriak 2025

Zumaiako Olinpiar Jokoak, bideoan

Juan Luis Romatet 2025eko martxoaren 4a

Olinpiar Jokoen inguruko kalejira eta jaialdia egin zuen Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak, inauteri jaien lehen egunean. 

Herriko eraikin eta zerbitzu desberdinetatik pasa ondoren, Olinpiar Jokoen zuzia Eusebio Gurrutxaga plazara heldu zen pasa den ostiralean, eta festa giroan ospatu zuten haren ailegatzea jaialdia antolatu zuen Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako komunitateak zein herritarrek. Inauteri jaiei hasiera ematen zien ekitaldia laburbildu dute antolatzaileek honako bideoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide