Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa gutxiago erosi beharko genuke"

Jare Salaberria 2025ko ots. 4a, 10:15

Joxe Salaberria elkarrizketatu dugu jakiteko ze iritzi daukan arroparen kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa asko ez dut jantzi, gehiegi daukagula iruditzen zait, arropa gutxiago erosi beharko genukeela pentsatzen dut.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, diru gutxiago zegoen lehen, nire etxean aita joaten zen lanera eta ama etxean geratzen zen, beraz ez geneukan diru asko. Gainera, gu bost anai-arreba ginen eta orain baino gastu gehiago genituen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Normalean modari jarraitzeagatik, beharrezkoa dugulako ez, jendeak gehiegi erosten du baina nik beharrezkoa dudanean bakarrik erosten dut.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arropa gehiegi dugulako denok, eta gero gutxi erabiltzen dugulako.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Soilik beharrezkoa denean erosten dut, nik aspaldian ez dut arropa asko erosi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide