Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Nik uste dut arropa erosten dugula aspertu egiten garelako dugunarekin"

Mara Aizpurua 2025ko ots. 4a, 10:19

Bakartxo Romatet elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaren gainean daukan iritzia ezagutzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Kamisetak, galtzak, arropa orokorrean armairu dena bete-beteta izaten dut eta egia da ez dugula dena erabiltzen baina beti ere badaezpada uzten ditugu armairuan, orduan bai gehiegi dugu.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Egia esanda ez, ez zegoen hainbeste aukerarik arropa gaur bezala erosteko eta gainera garestiago zenez ez genuen hainbeste arropa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Ez beharragatik ezta modari jarraitzeagatik, aspertu egiten garelako ditugun arropekin.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, azkenean arropak egiteko industria gehiago daude gaur egun eta horrek ingurumenari kalte egiten dio.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Hori azkenean pixkanaka saiatzen gara, noizean behin begiratu egin behar da behar dugun edo ez eta saiatzen gara hainbeste arropa berri ez erosten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide