Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Lehen ez genuen hainbeste arropa"

Markel Canales 2025ko ots. 4a, 10:21

Nagore Silva elkarrizketatu dut, arroparen kontsumoari buruz zer iritzi duen jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire ondorioa da erabiltzen dugun arropa baino gehiago daukagula eta gutxiago behar dugula. Ez dugu behar daukagun arropa guztia gutxiagokin nahikoa edukiko genukeen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gure garaian ez genuen hainbeste arropa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Batzuetan beharragatik baina batez ere modari jarraitzeagatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arropa gehiegi dagoelako.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu bigarren eskuko arroparik erosten. Batzuetan behar dugulako erosten dugu baina beste batzuetan nahi dugulako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide