Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gazteak ere modari begira gehiago ibiltzen dira, eta arropa aldaketa gehiago eskatzen dute"

Noa Buforn 2025ko ots. 4a, 10:23

Idoia Uranga elkarrizketatu dugu arropa erabileraren eta modaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Egia esan, galtza asko ditut, kamisetak agian ez hainbeste (agian udakoak eta negukoak), baina galtzak bai, galtza asko ditut. Eta azken sei hilabetetan erabili ez ditudanak ere asko dira. Azkenean, hiru, lau, arropekin ibiltzen naizelako, hau da, erosoen ditudan arropekin ibiltzen naiz gehiena.

Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Esan dudan bezala, nik galtza asko ditut baina gehienak neurri aldaketagatik daude erabili ezinik. Bai, nik uste dut arropa gehiegi dugula, dudarik gabe; hala ere, ni ez naiz moda jarraitzailea baina bai, gehiegi dugu.  

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Nik 14-15 urte nituela, gutxinaka hasiko nintzen arropa gehitzen. Baina nik umetan arropa asko jasotzen nuen lehengusuetatik, nebarengandik, eta abar. Orduan, ez dut sentsazioa arropa asko nuela. Baina bai zaharragoa nintzenean, hemezortzi, hogei urterekin jada bai, nire dirua irabazten hasi nintzenean bai jarraitzen nuen pixkat gehiago moda, ze modagatik arropa desberdina behar zen, asko aldatu behar zen arropa eta kontu horiengatik. Baina, gaur egun, berriz, azken urteetan ez naiz moda jarraitzailea, eta uste dut neurri gehiago hartzen ditudala arropa erostean.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Lehen esan dizudan bezala, gaztetan bai nintzen moda jarraitzaileago, ez sutsua, baina bai jarraitzen nuen moda. Baina, beharragatik ere erosten dut arropa, hala ere, gutxiagorekin ere moldatuko ginateke.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, guztiz. Arropa sortzea ez da batere jasangarria. Batez ere arropa marka merke hauek ez dute batere modu jasangarrian sortzen arropa, eta ingurumenari begira ez da batere egokia.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, nik uste dut baietz. Inoiz bigarren eskuko arropa erosi izan dugu, oinetako batzuk ere. Azken urte hauetan arropa berria erosterakoan nire bikoteak eta nik bai begiratzen eta erosten ditugu marka jasangarriagoak diren arropa dendak. Baina seme-alabak, azkar hazten direnez arropak ez die asko irauten eta arropa marka merkeagoak gehiago begiratzen ditugu. Gazteak ere modari begira gehiago ibiltzen dira, eta arropa aldaketa gehiago eskatzen dute. Baina nire bikotea eta ni ez gara moda jarraitzailea gaur egun eta arropa erosten dugu baina gero beharragatik modagatik baino.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide