Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 20 galtza eta 15 kamiseta ditut, azken sei hilabetetan hamar galtza ez ditut erabili eta 5 kamiseta ere ez, ateratzen dudan ondorioa da arropa gehiegi daukagula eta ez beharragatik.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, orduan ez genuen hainbeste arropa.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Modako arropa erosten dugu, ez da beharragatik bestela 5 arropekin nahikoa izango zen.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, azkenean arropa gehiegi pilatzen da eta azkenean ia denak zakarrontzian bukatzen dute.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu neurririk hartu baina saiatzen gara behar ez dugun arropa ontzi berezietara botatzea.