Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan.
Guztira 30 kamiseta inguru edukiko ditut, 30etik 10 inguru ez ditut erabili azken sei hilabetetan ez ditudalako gustuko edota beste arrazoi batzuengatik.
Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gehiegi daukagu, arropa justurako beharko genuke, denera 15 kamiseta inguru.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, kamiseta erdiak edo gutxiago edukitzen genituen. Astean zehar erabiltzeko bost kamiseta eta astebururako bi edota hiru edukitzen genituen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez modari jarraitzeagatik, agian beharragatik arroparen bat eros dezakezu baina beharragatik bada soberan ez genuen arropa edukiko.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, azkenean arropak plastiko asko kontsumitzen du beraz ingurumenari kalte egiten dio.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez dugu neurririk hartu, baina, nik uste gizarte bezala neurriren bat hartu beharko genukeela denok.