Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Dena modagatik da"

Adur Ortiz 2025ko ots. 4a, 11:13

Iker Ortiz elkarrizketatu dugu, moda eta arroparen kontsumoaren buruz zer pentsatzen duen jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik arropa justua daukat aste guztirako baino jende askok arropa asko du, behar duena baino gehiago.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, guk lau galtza eta bost kamiseta gehienez eta apurtzen zirenean josi edo petatxoak jartzen ziren.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Dena modagatik da; orain jendeak erosi bakarrik egiten du neguan neguko arropa, udan udakoa, udaberrian udaberrikoa eta udazkenean udazkenekoa; orain dena modagatik erosten da.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Dudarik gabe, orain arropa asko egiten da, eta askotan gehiegi. Orain energia gehiago kontsumitzen da eta petroleoa ere. Gero gainera arropa ia gehienak ez dira behar duen jendearentzat hartzen arropa gehienak sutara botatzen dira.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, guk etxean beti horrela egin dugu, adibidez nire semeak beraien lehengusuen arropa erabiltzen dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide