Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
25 kamiseta ditut eta behar dudan arropa bakarrik dut.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nik 15 urte nituenean ez nuen orain edukitzen den hainbesteko arropa.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Ni beharragatik erosten dut, baina egia da jende asko modarengatik erosten duela.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arazo larri bat da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, baino egia da neurriren bat hartu beharko genuela.