Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Galtzak, gutxi gorabehera, zortzi, eta kamisetak zortzi. Batzuetan, arropa asko daukagula iruditzen zait, baina nire kasuan oinarrizkoa daukat, egunerokoa.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nik 14-15 urte neuzkanean erabiltzen nituen arropak lehengusuak edo ahizpak emandako arropa erabiltzen nuen gehiena.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Batzuetan modagatik eta beste batzuetan modak jarraitzeagatik.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Pentsatzen dut asko kutsatzen duela.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Dendetan erosten dut arropa, baina bigarren eskuko arropa ere erosten dut.