Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gaur egun erosten dugun arropa modari jarraitzeko izaten da"

Ekai Aranzabal 2025ko ots. 4a, 11:20

Naiara Bidasororekin elkarrizketa bat eduki dugu moda eta arroparen inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 25 bat kamiseta ditut eta erdiak ez ditut erabili azken 6 hilabeteetan. Behar duguna baino arropa gehiago dugu. Gehiegizko arropa dugu.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, lehen ez genituen hainbeste arropa edukitzen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gaur egun gehienetan modari jarraitzeagatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, gaur egun gainera egiten den arropa merkearekin ez daude laneko kondizio onak.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, arropa gehienetan beharrezkoa denean erosiz; baina, beste batzuetan, ez denean guztiz beharrezkoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide