Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Jantzia behar denean bakarrik erosten dut beti"

Eñaut Goñi Castro 2025ko ots. 4a, 11:22

Rosi Garciari egin diot elkarrizketa, moda eta arropa kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Hamabi galtza ditut eta orain sei bakarrik erabiltzen ditut, besteak udakoak dira.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Bi galtza nituen bat kirola egitekoa eta bestea janztekoa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik beharragatik baina jendeak normalean modagatik izaten dela uste dut.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, asko kontaminatzen du egiteak, eta gainera gero askotan ez erabiltzeko edo botatzen bukatzen da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, jantzi behar denean bakarrik erosten dut beti.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide