Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Erosten dudan arropa erabiltzeko da"

Igor Embil Dominguez 2025ko ots. 4a, 11:24

Gaurko elkarrizketatua Maite Dominguez Berastegui da eta moda eta arroparen kontsumoari buruzko elkarrizketa egingo diogu.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu? 
Ateratzen dudan ondorioa da, nire kasuan erosten dudan arropa erabiltzeko da. Ez dut arropa asko eta gehiena erabili egiten dut. Badago jendea ez duena behar daukan arropa guztia, baina nire kasuan erosten dudana behar dudalako da.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, justua edukitzen genuen. Gainera edukitzen genuen arropa anai-arrebetatik jasotzen genuen. Oraingo umeekin konparatuz ez, behar genuena edukitzen genuen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Batzuek beharragatik eta beste batzuk modari jarraitzeagatik. Nire kasuan beharragatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, hala da. Arropa fabrikatzeko erabiltzen den prozesuak asko kutsatzen du, eta, bai, arazo bat dela iruditzen zait.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai. Lehen esan dudan bezala behar duguna erosten dugu, eta gainera, gure etxean erabilitako arropa bigarren eskukoa izan da bai lehengusu edo lagunetatik jasota eta ondo dagoena erabili egin da, batere arazorik gabe. Berria erosten dugu beharra dagoenean, zapatilak bezala adibidez, tailagatik edo puskatuta daudelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide