Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat da ingurumenarentzat"

Intza Salegi 2025ko ots. 4a, 11:26

Larraitz Aizpuru elkarrizketatu dugu, moda eta arroparen kontsumoari buruz daukan iritzia ezagutzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Dauzkadan kamisetak, guztira 30 edo; eta ez ditudanak erabiltzen gutxi gorabehera bost inguru. Ondorioa da, bost kamiseta horiek, ez ditudanak erabiltzen, ez ditudala gehiago erabiliko. Daukagun arropa guztia behar dugula.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Bai, iruditzen zait 14-15 urte nintuenean hainbeste arropa izaten nuela.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Arropa erosten dut modari jarraitzeagatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik iruditzen zait.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, dut neurririk hartu hainbeste arropa berri ez erosteko. Arropa berria solik beharrezkoa denean erosiz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide