Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Daukagun arropa guztia ez dugu erabiltzen, erdia ez dugu erabiltzen.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Gutxi edukitzen genuen eta gutxirekin konformatzen ginen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehiago modari jarraitzeagatik, beharragatik baino.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, asko kutsatzen du arropa ekoiztean.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, batzuetan bigarren eskuko arropa erosten dugu.