Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik daukadan arroparen %50 ez dudala erabiltzen, nik uste arropa gehiegi dugula denok, orokorrean, nahiz eta baten batek ez.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gaztetan beharrezkoa nuenean bakarrik erosten nuen arropa baina orain beharrik gabe egiten dut.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienetan modari jarraitzeagatik erosten dugu arropa, edo daukaguna ez dugulako gustuko.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, azkenean denok dugu arroparen bat ez duguna erabiltzen.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Azken urteotan bai, lehen ez nuen horrenbeste egiten, baina orain bigarren eskuko arropak erosten ditugu, azkenean, ekonomikoagoak direlako eta egoera onean daudelako.