Ariketa bat proposatzen dizut, zenbatu ditzagun zenbat kamiseta edo galtza dituzun (era guztietakoak) eta ondoren horietatik zenbat ez dituzun jantzi asken sei hilabeteetan, Zer ondorio atera duzu? Daukagun Arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Erantzun orokorra da arropa gehiegi daukagula gure armairuetan. Nire kasuan adinak erakutsi dit arropa nahikoa daukadala eta erabilpen ona dudan arropa bakarrik behar dudala. Nahiz eta gaztetan behar nuena baino asko gehiago neukan.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urterekin hainbeste arropa zenuela?
Ez, gure arropa asko gutxiago zen, modka ez zuen hainbeste eragin gugan, zuengan bezainbeste. Gaur egun, zuekin alderatuta, erdira jaitsiko zen armairuan geneukana.
Zergatik erosten dugu arropa beharra gaitik edo moda garraiatzeagatik?
Normalean moda jarraitzeagatik izaten da. Gaur egun “fast fashion” jende askok jarraitzen du, hori ekidin egin beharko genukeela uste dut. Badago beste mugimendu bat horri kontra egiten diona eta jarraitzea oso garrantzitsua izango zen.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Guztiz, baina ez da bakarrik ingurumenaren ikuspegitik, ez da behar eta kontsumitzeak ez digu batere onurik ekartzen. Beraz hor bi puntu oso negatibo ikusten ditut; bat natura suntsitzen ari garela eta beste inongo pentsaera gabe eta oso modu azkarrean kontsumitzen dugunez, hori gelditu beharko genuke.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Nere seme-alabek txikitatik badakite txiki gelditzen den arropa beste pertsona bati ematen zaiola, eta geuk ere jaso izan ditugu. Ez arropa bakarrik liburuak, jolasak, etabar jasotzen eta banatzen ditugu.