Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
23 kamiseta ditut eta, egia esan, 7-8 bakarrik erabili ditut azken sei hilabetetan.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Arropa gehiago nuen 14-15 urterekin.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut orokorrean modari jarraitzeko erosten dugula arropa.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Ez, baina gehiago kezkatzen nau arropa erosten dugun kateen langileen egoera eskasak.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Egia esan, ez.