Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gaur egun modarengatik erosten dugu arropa"

Oihan Ruiz 2025ko ots. 4a, 11:45

Karol Olanguari elkarrizketa bat egin diogu moda eta arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 30 galtza ditut eta horietatik 10 ez ditut erabili azken sei hilabeteetan. Nere ustez behar duguna baino arropa gehiago daukagu.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Nire garaian 14 urte nituenean, egia esanda, arropa asko neukan, ez orain bezala, baina garai haietarako bai.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gaur egun modarengatik erosten dugu eta ez beharra dugulako.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, asko kontsumitzen baitu gure planeta, arropa bat egiteko planetari ke asko botatzen zaio eta horregatik beroketa efektua gora doa.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Gure etxean egia esanda bai jaitsi dugu arroparen kontsumoa eta bakarrik behar dugunean erosten dugu arropa berria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide