Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera, hamabi galtza, eta jantzi sei bat. Baina egia esan, neguan edo udan gaudenean ezberdina da. Baina egia esanda, bai, baten bat sobran dago.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez eta pentsatu ere, askoz gutxiago.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Ez bat ez beste, moda ere ez baina merkeagoa da eta orduan horregatik erosten da.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Sekulakoa.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bigarren eskukoa ez, baino horretan gabiltza bai, kontzientzia gehienbat.