Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Behar ez dugun arropa asko dugula iruditzen zait"

Unax Olaizola 2025ko ots. 4a, 11:52

Asier Olaizolari egindako arroparen kontsumoari buruzko elkarrizketa da hau.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera hogei kamiseta izango ditut, eta egunerokoan sei janzten ditut, gustukoenak edo erosoenak. Behar ez dugun arropa asko dugula iruditzen zait.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Nik uste dut adin horrekin bost kamiseta izango nituela eta denak janzten ziren egunerokoan. Askotan diru kontuagatik edo beharra ez genuelako zen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Batzuetan erosten dugu txamarraren bat beharragatik, baina uste dut askotan moda jarraitzeagatik dela, adibidez futbolariren baten kamiseta edo marka zehatz bateko arropa.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Ez nago oso seguru, baina pentsatzen dut etorkizun batera ahal dela arazo bat izan. Erabiltzen diren tindagaien, materialen edo lantzeko moduarengatik.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez dugu zehazki gai hauetaz hitz egiten, baina noizean behin erosi izan ditut bigarren eskukoak. Materiala eta kalitatea ona izan daitekeelako eta gainera berriro erabil daiteke modu horretan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide