Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gure garaian ez geneukan horrenbeste arropa"

Uxue Bengoetxea 2025ko ots. 4a, 11:54

Lupe Egaña elkarrizketatu dut modaren kontsumoari duen iritzia ezagutzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Armairua behatu dut, eta bai, gehiegizkoa da dugun arropa, erdiak ere ez ditut erabiltzen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gure garaian ez geneukan horrenbeste arropa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut ohituragatik dela eta aldatzeagatik azkar nekatzen garelako, gainera, orain errazagoa da online eskatzea eta baliabide horrengatik gehiago erosten dugu.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Erabat, askotan pentsatu izan dut bere oinarrian, arropa hori sortzeak eragiten dituen arazoak eta egoerak.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Nik, adibidez, lehengo urtetik ia ez dut arroparik erosi, kontzienteagoa naizelako eta bigarren eskuko arroparekin ez dut interesik eduki inoiz egia esan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide