Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa gehiegi dugu eta askotan ez dakigu zer jantzi"

Xuban Alberdi 2025ko ots. 4a, 11:59

Amaia Alberdi elkarrizketatu dugu arropa kontsumoari buruz daukan iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Ateratzen dudan ondorioa da arropa gehiegi dugula eta askotan ez dakigu zer jantzi, azkenengo sei hilabeteetan arroparen erdia ere ez dugula erabiltzen. Arropa gehiegi dugu, behar duguna baino askoz ere gehiago.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, askoz ere gutxiago 14-15 urterekin ez genituen hainbeste arropa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Bi arrazoiengatik, batzuetan puskatu egiten da edo hazi egiten gara eta erosi beharra dugu, baina beste batzuetan modari jarraitzeagatik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai batzuetan arropa horiek berrerabili beharrean zabor-ontzietan bukatzen dute eta behintzat arropak aprobetuko balira ez litzateke hainbeste hondakin sortuko.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, gure kasuan hiru ume edukita arropa aprobetxatu egiten dugu zaharrenetik gaztearengaraino pasaz, txikitatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide