Uda sasoiko txalupa zerbitzua esleitzeko oinarriak argitaratu ditu udalak

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 5a, 09:30

Txalupa errioan bidaiariak garraiatzen. (Zumaiako Udala)

Martxoaren 19a baino lehen aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Online aurki daiteke kontratatzailearen profilaren inguruko informazio guztia.

Zumaiako Udalak argitaratu ditu uda sasoian Txomin Agirre kaiaren eta Santiago hondartzaren artean erriotik bidaiariak garraiatzeko txalupa zerbitzua esleitzeko oinarriak. Interesdunek martxoaren 19ko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak. 

Kontratatzailearen profilaren inguruko informazio guztia lotura honetan kontsultatu daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide