Martxoko Zumaia Gukaren aurrerapen bideoa: Barrea eragiteko artea

Erredakzioa 2025ko mar. 6a, 09:00

Hasi dira dagoeneko otsaileko Zumaia Guka aldizkaria banatzen bazkideen artean. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Libe Yeregiri egindako elkarrizketa, Zapotxinekin batera emanaldiak eskaintzen hasi dela eta.

Zapotxin antzerki taldearen Baratxuri zoparen sekretua ikuskizunean lau pertsonaia antzezten ditu Libe Yeregik. Antzerkian aurrez ibili gabea bada ere, "bere lekua" sentitzen du eszenatokia. Haren hitzak irakur daitezke aldizkarian.

Iazko udazkenetik hartzekodunen lehiaketan murgilduta dagoen ehundik gora urteko historia duen ontziolaz erreportajea ere irakur daiteke martxoko zenbakian. Bi langileren hitzak nahiz ontziolaren historia biltzen ditu erreportajeak.

Hori guztia eta gehiago, abenduko Zumaia Guka aldizkarian.

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Jotabi okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide