Iaz iritsi zen zine aretoetara El baño del diablo film austriarra, eta Sitgeseko jaialdian Film Onenaren Saria eskuratu zuen. Ostarrena Zine Klubak gaurko saiorako hautatu du filma, eta 19:00etan ikusi ahal izango da, Aita Mariko zine aretoan. Sarrerak leihatilan bertan erosi beharko dira emanaldia hasi aurretik.
XVIII.mendeko Austrian kokatzen da istorioa. Haur bat hil ondoren exekutatu egingo dute emakume bat. Izan ere, Agnes, erlijiosoa eta sentibera den emakume bat, Wolfekin ezkontzen da, eta emazte bizitzarako prestatzen. Gero eta harrapatuago ikusiko du bere burua, eta pentsamendu gaiztoetara daraman bide ilun eta bakarti batean.